User:Teketen

From P2P Foundation
Jump to navigation Jump to search

Gorka Julio Hurtado da nire izena, andoaindarra eta informatika ingeniari teknikoa, nire ikasketak izateaz gain nire gustuko gaia ere bada. Profesionalki orain Elurnet enpresan egiten dut lan, garatzaile eta formatzaile lanetan. Web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntzak, parte-hartze tresnak izan dira nire lan lerro nagusienak. Teknologia eta batez ere Internet dut gustuko eta bertan gertatzen diren gertakari eta joera guztiak. Hauetako bi adibide Blogari blog plataforma eta ZutaGu sare soziala dira. Formatzaile moduan EHU, UEUk eta Asmoz fundazioaren software librearen gaineko ikastaroko irakasle izan naiz, baita Enpresa Digitalean antolatutako beste hainbat ikastaroetan ere.

Hainbat proiektu sortu eta beste batzuetan parte hartzen dut. Sortutako batzuk Bildu, Txioka, Bloginfluence, microblogging nanoformats, gauzeinternet.com, itzalagunea.com. Beste maila batean Zabaldu edo EuskalTuben parte hartu izan dut. Orain hauetako batzuk Arraytxiki web laborategiaren barnean sartzen dira.

Kazetaritzaren inguruko gaiak ere asko interesatzen zaizkit. Indymedia Euskal Herriaren sorkuntzan egon nintzen eta ondoren Ttan-Ttakun irrati librean programa bat egin ostean podcast bat egiten hasi nintzen. Horretaz gain, irratian Radio Euskadiko blogger tertulian kolaboratu izan dut eta orain Euskalerria irratiko Pasahitza programan eta Euskadi Irratiko Amarauna barneko blog tertulian. Prentsan Gaztezulon bost urteetan zehar kolaboratzaile bezala aritu naiz eta gaur egun Berria egunkarian Irlen Sarea zutabea idazten dut. Bizkaiko Ikastolen Elkarteko Kontaizu aldizkari elektronikoan ere idazten dut.

Azken urteetan BakalHau irla mitikora saltoa eman dut, indibidualki baino kolektiboan lan egitea ere beharrezkoa dela sinisten dudalako. Hemen, sare banatuen filosofian eta honek ekartzen dituen aldaketak ikertu eta hauen bidez eragiten saiatzen gara. Mito ere bada, edozeinentzako baliagarria heinean erabili daitekeena. Hauetako batzuekin Taosa egiten dugu Donostiako TTanTTakun irrati librean.

Interneten leku askotan parte hartzen dut, hauek dira nirekin kontaktatzeko era errazenak nire posta elektronikoa, Twitter kontua, Blogsoviet kontua.