Scratch Eguna/eu
- Izena: WS_Name::Scratch Eguna
- URL: WS_URL::http://www.scratcheguna.eu/
- WS_Description::Scratch programatzen ikasteko haurrentzako programaren hedapenerako ikaskidetza proiektua.
- Hasiera data: 2011/03/01.
- Gako-hitzak: Lehen Hezkuntza, robotika, scratch, scratch day, software librea
- Parte-hartzaileak
- Harremanetarako pertsonak: Bilbo, Donostia, Gasteiz (WS_ContactMail::[email protected])
- Partehartzaile kopurua: 200 (noiz arte 20/03/2013)
Xehetasunak
Scratch Eguna nazioarteko Scratch Day ekitaldiaren inguruan sortutako ekimena da. Scratch proiektuak erakusteko ekitaldia izateaz gain, robotika eta programazioa, elkarlana eta partekatzeko filosofia hedatzeko proiektua da.
Scratch Eguna Euskadin Bilboko Alhondigan egin zen lehen aldiz 2011. urtean, 2012.ean Donostiako egoitzara zabaldu zen, San Telmo Museoan, eta 2013. urtean Gasteizen ere egingo da. Hala, EAEko hiru hiruburuetara hedatu da.
Partaideak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasturteko haurrak eta irakasleak dira, eta antolaketa boluntariotzan oinarritzen da. Ekitaldiaren aurretik, formazio saioak antolatzen dira irakasleak Scratch programan formatzeko.
Scratch Eguna proiektua elkarlanean eraikitako ikaskuntza komunitatea da.
Zer da Scratch Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu: - Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea - Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea - Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea - Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea - Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera - Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera - Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna - Programazioaren oinarriak ikasteko aukera - Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak… - Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
Zer da Scratch Day
Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia…
Arduradunak:
Oskia Alvarez – @oskiaisuri – Isuri Josu Garro – @otxolua – A2click Borja del Río – @borjario – Lauro Ikastola Mertxe J. Badiola – @mertxejbadiola – mertxejbadiola.com Koldo Olaskoaga – lrobotikas Ibone Amorrortu – @txiotxio – Berritzegune Vitoria V01
Kolaboratzaileak:
Pablo Garaizar – Cátedra Telefónica – Deusto Josianito Llorente - Tabakalera Piru Sedano – La Salle Zarautz Ainhoa Ezeiza – ainhoaezeiza.net – Escuela de Magisterio de Donostia UPV/EHU Iñaki Zarautz – Ikastola de Orio
Egoitzetako koordinatzaileak:
Bilbao: Oskia Alvarez, Josu Garro, Borja del Rio Donostia – San Sebastián: Mertxe J. Badiola, Ainhoa Ezeiza Vitoria – Gasteiz: Ibone Amorrortu
Aipuak eta aipamenak
Scratch Egunak Espainiako Hezkuntza Ministerioko 2.0 Praktika Onen Aitortza lortu du: http://recursostic.educacion.es/buenaspracticas20/web/es/primaria/971-scratch-eguna-acercando-scratch-a-las-aulas-de-primaria
Kanpoko estekak
http://www.a2click.net/scratcheguna/ http://recursostic.educacion.es/buenaspracticas20/web/es/primaria/971-scratch-eguna-acercando-scratch-a-las-aulas-de-primaria http://blog.agirregabiria.net/2013/01/scratch-eguna-2013.html
- Harremana duten proiektuak
{{#arraymap:Arduino, Kabia, Scratch Day, ikaskidetza|,|x|