Mintzalagun eta Mintzanet/eu

From P2P Foundation
Jump to navigation Jump to search


Kokapena

{{#display_map:43.3216621, -1.9849934999999732|width=250|height=250|zoom=2}}

Parte-hartzaileak

Xehetasunak

Mintzalaguna egitasmoa 1993ko abenduan jarri zuen martxan BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak.

Mintzalaguna: Mintzalaguna egitasmoa euskara ikasten ari denari laguntza emateko sortutako ekimena da: bi euskara ikasle euskara hitz egiten dakien borondatezko laguntzaile batekin biltzen dira astean behin, ikasleek euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta ohitura har dezaten.

Mintzapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ez baita guztiontzako erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea.

Ekintza osagarriak ere antolatzen dira urtero, mintzalagun ekimenari ikusgarritasuna emateko eta sarea ehuntzeko.

Nola funtzionatzen du?

Mintzapraktika programak aisialdiko jarduera dira. Bakoitzaren eguneroko eginbeharretatik at gelditzen zaigun denbora tartean egunerokotasunetik ihes egiteko aukera bat. Lagun artean igarotzeko tartea.

Ikasleek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegietako 6. urratsa izan behar dute. Mintza laguntzaile izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.

Mintzapraktika taldetxoak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak, eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. Horregatik mintzapraktikako lagunei oso erosoa egiten zaie programan parte hartzea. Ongi datorkizun ordu eta tokian, gustukoak dituzun gauzak egiteko biltzeko aukera duzu. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira irten, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz disfrutatu!

Mintzapraktika taldetxo bakoitza hiru, lau edo bost lagunek osatzen dute. Modu honetan ziurtatzen da, giroa atsegina, hurbila eta partehartzailea izatea. Mintzapraktika taldetxo bakoitza gutxienez astean behin biltzen da. Astean behineko hitzorduaz gain, mintzapraktika programetako taldeak elkar ezagutzeko eta harremanen sarea zabaltzeko noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten da: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak...

Ekintza osagarriak asteko ordubete edo ordu eta erdiko hitzordua luzatzeko hautazko aukera dira. Eta programa aberasten laguntzen dute!

Mintzapraktika egitasmoak ikasturteko iraupena izaten du. Izen ematea urrian zabaltzen da eta berehala mintzapraktika taldetxoak martxan jartzen dira. Programa ekainean eten egiten da, hurrengo ikasturtea arte.


Mintzanet: Euskaraz egin nahi dutenentzako proiektua da, mintzalagunaren ideia testuinguru birtualera eramateko. Internet bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko proiektua da. Gaia, ordua eta mintzakideak hautatzeko aukera ematen du.

2012ko Mintzodromo ekitalditik ateratako ideia da eta Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak babestutako ekimena da.

Aipuak eta aipamenak

Ia 150 lagun inguruk hartu dute parte gaur goizean Donostiako San Telmo museoan antolatu den Mintzodromoan. Hara bertaratu direnek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan dute. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu dira jendearekin solasean Internet bidez

Kanpoko estekak

http://youtu.be/tFk-vUGxKXI http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Mintzalaguna http://www.mintzanet.net/

Harremana duten proiektuak

{{#arraymap:kantujira|,|x|

  • x|}} {{#arraymap:Education, P2P Education|,|x|| }} {{#arraymap:|,|x|| }} {{#arraymap:Movements, Organizations|,|x|| }}

    Move Commons: Non Profit, Reproducible, Reinforcing the Commons/Nature, Grassroots

    Move Commons: Non Profit,Reproducible, Reinforcing the Commons/Nature, Grassroots